Innovaguneak: hausnarketarako eta antolaketa-aldaketarako guneak sortuz
Berrikuntzak, pertsonen eta taldeen kudeaketaren arloan irtenbide berritzaileak eskaintzen jarraitzeko ahaleginean, proiektu berri bat abiarazi du talentua garatzeko eta pertsonek enpresetan parte har dezaten bultzatzeko.
Erakunde askok badakite garrantzitsua dela pertsonengan zentratuago dagoen antolaketa-eredu baterantz aurrera egitea, baina ez dute bide horri ekiteko behar den baliabiderik edo ezagutzarik. NNOVAGUNEAKen bidez, konfiantzazko eta baterako ikaskuntzako testuinguruak sortzen lagundu nahi dugu. Testuinguru horietan, zuzendaritzak eta langileek aldaketa-proiektu batean lan egingo dute, eta hori izango da prozesu baten hasiera edo jarraipena, pertsona erdigunean jartzen duen eta bere lehiakortasuna eta pertsonen konpromisoa hobetu nahi dituen erakunde baterantz.
Proiektuan erabili beharreko metodologia guk garatu dugu, merkatuan pertsona eta taldeekin lan egiten eman dituen 15 urte baino gehiagoko esperientzian. Aukera handia da antolakuntza-proiektu partekatu bat sustatu nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat, metodologia kontrastatu bat erabiliz.
Deskargatu gure informazio-liburuxka: http://bit.ly/2PynzxH
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuaren lankidetzari esker garatu da.



