Erakunde lehiakorrenak langileen artean parte-hartzea eta konpromisoa sustatzen dutenak dira
Erakunde lehiakorrak nahi baditugu, pertsona parte-hartzaileak eta konprometituak behar ditugu, edo, behintzat, horixe baieztatzen du Gallup txostenak; izan ere, erakunde amerikarretan, konpromisorik ezaren ondorioz, galerak alde bikoak dira. Emaitza horien atzean ezkuta gintezke esanez “datu amerikarrak direla eta gu ezberdinak garela”. Baina, zoritxarrez, MAS Innovacionek 2017-2018 aldian egindako ikerketan aurkitutako emaitzek berresten dute ez konpromisoa ez parte-hartzea ez daudela nahi genukeen bezain presente Gipuzkoako erakundeetan.
% 38 soilik dago erabat ados eta oso ados bere erakundean aktiboki parte hartzearekin, eta % 44 oso ados eta guztiz ados dago erakundearekin duen konpromisoaz galdetzen zaionean. Hemen ere belarriak estali genitzake esanez “Gipuzkoako enpresen lagin txiki bat dela”. Egia da, baina ibaiak jotzen duenean…
Entzungor eginez gero, baliteke geure burua engainatzen aritzea. Izan ere, lortutako beste emaitzetako bat da parte-hartzeak eta konpromisoak harreman zuzena eta positiboa dutela erakundearen lehiakortasunarekin, hau da, zenbat eta parte-hartze eta konpromiso handiagoa, orduan eta lehiakorragoa dela erakundea. Beraz, ekin lanari erakunde lehiakorrak nahi baditugu!
“Parte-hartzeak, konpromisoak eta gaitasun sozio-emozionalek emankorrago eta lehiakorrago egiten al dituzte Gipuzkoako enpresak?” proiektutik ateratako emaitzak. GFAren Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Oreka Sailak diruz lagundutako proiektua.



