MAS Innovación enpresak, pertsonak eta taldeak kudeatzeko konponbide berritzaileak eskaintzen jarraitzeko asmoarekin, enpresetan pertsonen talentua lantzeko eta partaidetza sustatzeko proiektu berri bat jarri du martxan.
Erakunde askok badakite antolamenduan garrantzi handia duela pertsonak ardatzean kokatzeak, baina ez dute bide hori egiten hasteko baliabide edo ezaupiderik.
INNOVAGUNEAK proiektuaren bitartez, MAS Innovación erakundeak konfiantzazko eta baterako ikaskuntzako inguruneak sortzen lagundu nahi du, zuzendaritzak eta langileek aldaketa-proiektu batean elkarrekin lan egin dezaten, pertsona ardatzean jartzen duen antolamendu-eredu baterako bidea egiten hasteko edo jarraitzeko....