MAS Innovación enpresak, pertsonak eta taldeak kudeatzeko konponbide berritzaileak eskaintzen jarraitzeko asmoarekin, enpresetan pertsonen talentua lantzeko eta partaidetza sustatzeko proiektu berri bat jarri du martxan.
Erakunde askok badakite antolamenduan garrantzi handia duela pertsonak ardatzean kokatzeak, baina ez dute bide hori egiten hasteko baliabide edo ezaupiderik.
INNOVAGUNEAK proiektuaren bitartez, MAS Innovación erakundeak konfiantzazko eta baterako ikaskuntzako inguruneak sortzen lagundu nahi du, zuzendaritzak eta langileek aldaketa-proiektu batean elkarrekin lan egin dezaten, pertsona ardatzean jartzen duen antolamendu-eredu baterako bidea egiten hasteko edo jarraitzeko. Asmoa da, halaber, enpresek lehiatzeko gaitasun handiagoa izatea eta pertsonak gehiago engaiatzea.
MAS Innovación erakundeak 15 urte baino gehiago egin ditu merkatuan pertsona eta taldeekin lan egiten, eta eskarmentu horretan oinarriturik zehaztu du proiektuko metodologia.
Metodologia egiaztatu baten bitartez antolaketa-proiektu bateratu bat sustatu nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat aukera oso ona da.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailaren lankidetzari esker gauzatuko da.
Zabaldu: